miércoles, 13 de septiembre de 2017

Ez diren gauzak




EZ DIREN GAUZAK

Litezkeen gauzarik ederrenak
ez dira. 
Zeresan zentzuzkoenak, esate baterako, 
esateke daude.

Herrialde gehienak herrialde 
ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza, ez den zenbat
jende den munduan.

Ez den herrian sortu ginen eta, 
geu ere, 
esan gabe konprenitzen da ez garena 
garela.

Dena gabezia, dena beharra, 
dena bitartea, 
dena hutsaldia dena aldartea, 
dena lekutasuna.

Dena pentsatzeko, sentitzeko.
esateko gaude.
Eta egiteko gehienak egiteke
ditugu.

Ez diren gauza asko izen
bila dabiltza,
ez izatearen umiliaziotik ateratzeko, 
oraindik ez dena egiteko.

Ez diren gauzak ere, agian,
badira.
Bizitza, ez diren gauzez ere 
osatzen delako.

Joseba Sarrionandia
Hilda dago poesía?



LAS COSAS QUE NO SON

Las cosas más hermosas que podrían existir
no existen.
Las palabras con más sentido, por ejemplo,
aún no se han dicho.

La mayoría de países son países 
ignotos.
Cuántas cosas que no son, cuánta gente 
que no es en el mundo.

Incluso nosotros, nacidos en un país
que no existe, 
ni qué decir que somos
lo que no somos.

Todo carencia, todo necesidad,
todo tiempo,
todo ausencia, todo eventualidad, 
todo contexto.

Todo está por pensar, por sentir,
por decir.
Y casi todo aquello que debemos hacer 
está aún sin hacer.

Tal vez las cosas que no son, sean 
de alguna manera. 
Porque la vida se compone también de cosas 
que no son.

Muchas cosas que no son tratan de hallar 
su nombre,
para evitar la humillación de no ser
y llegar a formar lo que todavía no es.

Joseba Sarrionandia
¿Está muerta la poesía?


No hay comentarios:

Publicar un comentario