Joan dira lagunak ere
geltoki izenak eztaltzen duen
erretiro hontatik
agortu dira megafonoaren mezuak
eskobek ez dute zer garbitu
euliek nor gogaitu
superfluoa
zerrendatzea geratzen zaigu
halabeharraren koordenadetan
eserlekua izendatu ziguten
erratuoi
egonarriz onartu euliak
onartu euria
onartu egia
nire ondoko
bankuan andra bat dago
bere soinekoaren tantoekin
izan, egon eta existitu aditzak behin eta berriz
behin eta berriz
behin eta berriz
jokatzen
Elkarrekin ikusi ditugu gaur ere
lainoa sartzen eta puntualitate zientifikoz
heltzen diren bidaiariak
jaisten
arima bihurtzeko lain hutsik
heltzen den trenetikezkerreko hanka lehen
burua ondoren
Liese
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada