Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
tristeziaren metro kuadratu baten mugetan,
limoiondoz inguraturiko kaminoak ezpadira;
zer ikus lezake ardo usaineko muinoak eta
eskifaia eroek gidatu untzi gorriak salbu
Ikus lezazke apika kristalezko irla batzuk,
urre edo zilarrezko ziutate bat goizaldean;
suge erraldoiak, tigreak eta, ikus lezazke
bale urdinak ozeano epel batean murgiltzen;
ikus lezazke bi emakume soineko laranjatsuz
eguzkiak sututako horma baten ondoan eserita;
Ikus lezazke egun berreskura-ezin guzti horiek
txori imajinarioen saldoak lez pa(u)satzen
Bernardo Atxaga

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada