
Arrazoiak sobera daude
ez duzu arrazoirik behar
ez duzu behar
arrazoi gehiegi dituzu
Arnasa hartzeaz batera sortzen dira
hamalau mila arrazoi egunero,
orduro, segunduro
Arrazoiak asko dira
asko daude
gehiegi agian
lar, larregi, lartxo
akaso
Ez galdu denborarik arrazoien bila
dena da arrazoia
arrazoiak nunahi daude
arrazoiak bertan daude
ez dira bilatu behar
ez direlako ezkutatzen
ezkutatzen direnak eskusak dira
eta eskusak bilatzen ibiltzea
arrazoia galtzea da.
Liese
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada