martes, 3 de mayo de 2011

Hasiera da bukaera hasiera da





Hemendik joan nahi dut
hara
beste hemen batera

Orain joan nahi dut
gerora
beste orain batera

Nire zain dauden tren-zurtz guztien
abistua entzuten dut orratzen
orduetan

Maleta egingo dut laster
ate batzuk itxi
beste batzuk zabaltzeko
eta
hasieratik
helmugara dagoen bidean
joaten nago esango dut pozik
banoa barrez
eta
heltzen naizenean
heldu naiz harrotasunez.

Maleta desegin
argazkiak atera
gosaldu, bazkaldu, afaldu
eta atzera
itzuliko naiz
lehenengo esaldira.

Liese

No hay comentarios:

Publicar un comentario