viernes, 8 de abril de 2011

Ipuin bat eta bakarra





Ipuin bat eta bera
kontatu ziguten denoi.

Besteei eta guri.

Kontalariak kontatu zigun
eta kontalariari kontalariak kontatu zion.

Ipuin bat eta bera
kontatu ziguten denoi.

Besteei eta guri.

Gu gara kontalaria orain,
besteak eta gu.

Ipuin bat eta bera
kontatuko diegu guk ere,
gutarrei
eta besteek, bestetarrei.

Eta gutarrek berdin egingo dute ondoren
eta bestetarrek ere berdin egingo dute.

Ipuin bat eta bera.

Noiz
 noiz,
zein egunetan,
noiz, noiz, noiz,
ulertuko dugu

Ipuin bat,

bakarra, bat,

denoi, denontzako.


Liese





No hay comentarios:

Publicar un comentario