viernes, 4 de marzo de 2011

Planetak eta izarrak, kale eta kafetegiak













Pundu honetara heldurik, eta ikusita zein luze joan naizen -ni ere- elkarrizketen gai desberdinei buruzko gogoetan, uste dut ezin dezakedala areago ixildu Villamedianarantz bultzatu ninduen arrazoietako bat. Eta hori izan zen adolezentzian irakurri nuen liburu bateko pertsonaiarena gertatzen zitzaidala. Esaten zion andre batek pertsonaia horri.
"Egitan, planeta eta izarren ixiltasunaz ohartzen naizenean espantuz betetzen naiz. Baina zer lasaitasuna kale eta kafetegietan dabilien jendearen murmurio entzuten dudanean!..."
Eta berak:
"Ni, berriz, kale eta kafetegietan dabilen jendearen murmurioa entzuten dudanean betetzen naiz espantuz. Baina zer lasaitasuna planeta eta izarren ixiltasunaz ohartzen naizean!..."

Bernardo Atxaga, Obabakoak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario