
"Mamu bat dabil Euskal Herrian zehar: Euskaldunaren mamua. Botere arrotz guztiak konjuratu dira gurutzada santuan mamu horren aurka…
Euskalduna hil egin da, euskal kulturarekin batera, baina mamuak oraindik ere jarraitzen du gurekin. Maiz saiatu gara hilotza berpizten edota mamua gorpuzten, baina orain arte denetan kale egin dugu. Posmodernoa izan nahi duen garai honetan, berriz, euskaltzaleoi mamua gorpuztea geroz eta zailagoa egiten zaigun arren, euskal kulturak zaharkitua, atzerakoia eta ez-erakargarria dirudien arren, paradoxikoki, inoiz baino argiago ikusten dugu ortzemuga berriak sortzear daudela, etorkizun ezberdin asko dagoela oraindik asmatzeko. Eufemismo eta simulakroen garai honetan, euskaltzaleok elkarrekin biltzeko modu berriak asmatu beharko ditugu euskaldunaren etorrera deseatzen badugu.
Herrialde guztietako euskaltzaleak, batu zaitezte!"
Mitxelko Uranga, Espektroak.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada