jueves, 30 de diciembre de 2010

Izan badira






1999. Abenduak 12. Asteartea.

Denborak ez du beti neurri bera izaten. Izan badira asteak, izan badira hilabeteak, izan badira urteak, baina denborak askotan beste forma batzuk hartzen ditu. Preso dagoenak, esate baterako, gutunak jasotzeko orduaren arabera banatzen du eguna, astea bisiten arabera eta hilabetea vis a vis-en arabera.
Denborak ez du beti neurri bera izaten. Erretiroan Cadizera bidaia egin du gizon batek. Ceutan soldaduska bukatu zuenean itsasarte txalupa batean zeharkatu zuen. Berrogeita bost urte beranduago bidaia bera egitea otu zaio baina Afrikarako norabidean. Txartelak zulatzen gizon edadetu bat dago. Ilarara hurbildu denean konturatu da berrogeita bost urte lehenago soldaduskatik bueltan txartela zulatu zion  pertsona berak zulatu diola oraingoan ere txartela. Esaldi bera esan du, grazia bera egin. "Emakumeak eta umeak lehendabizi". Une batean, berrogeita bost urte horiek desagertu egin dira erretiratuaren buruan.
Badira bestelako denbora neurriak eta goiz batean ohetik jaiki eta bat-batean konturatzen gara egun bat ez, hamar urte igaro direla eta ez dugula, bart bezeala bizitza osoa aurretik ikusten. Gertakariek hesiak jartzen dizkiete igarotako egunei, oroitzapen latz bilakatuko diren gertakari horiek. Orduantxe konturatzen gara gure bizitzako garai jakin bat bukatu egin dela halabeharrez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario