jueves, 18 de noviembre de 2010

Hiru gutun











"Barka ezazu, baina hiru gutun dauzkat zuretzako", esan zion atarira joan zenean.
"Hiru?"
"Hiru, bai. Antza denez, galduta ibili dira, zeren, ikustezu?..."
Postariak banan  bana erakutsi zizkion gutunak Obaba izena ez zen haietan azaltzen.
"Horregatik ibili dira galduta, auzunearen izena bakarrik jartzen zuelako."
Maistrak baietz egin zion buruaz, baina esaten ari zitzaiona entzun gabe. Ez baitzuen, azal txurietan ageri zen letra ikusi ondoren, ezer gehiago jakin nahi. Letra hura, ezpairik gabe, bere lagunik lagunenarena baitzen.
Errestaurante berri bat zabaldu dinate hondartza ondoan. Oporretan, hik bestelakorik ez badioen behintzat, hantxe afalduko dinagu, eta nik konbidatuta. Benetan, gogo handiak zeuzkanat hirekin afaltzeko, baina gu biok bakarrik, ez orain arte bezala, lagun guztiak batera eta hola. Ea zenbat kanbiatu haizen munduaren bazter horretan.
Zati hau, hirugarren gutuneko amaieran zegoena, bospasei bider irakurri zuen maistrak, eta parabolako mostaza alea bezala errotu zen bere bihotzean: zuhaitz handi eta boteretsu bihurtzeko. Ordea ez zen bakarra. Beste hitz eta zati asko ere bazeuden bere lagunik lagunenak idatzitako lerro haietan, eta guztiek ematen zioten kemena, izenek, adjektiboek, aditzek, esaldi nagusiek, esaldi menpekoek."

Bernardo Atxaga, Obabakoak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario