Bost letra batu eta poema hitza idatzi
beste zortzi eta sintoma idatzi jarraian
sinboloa ondoren beste zortzi letra
hitzetan hitzena
Etxea eta zezena
alfa eta beta
Feniziarrak
Han hasi zen nire poema
sintometan beste bat
sinboloetan beste bat
Etxea eta zezena
planeta berean.
Dena esanda zegoen
baina
oraindik ere
hirurogeita hamar bat hitz behar izan ditut
onartzeko:
etxea eta zezena
alfa eta beta
(zortzi hizki denetara)
(zortzi hizki denetara)
esateko genuena hor
hasi
eta hor bukatu zela.
Liese

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada