martes, 5 de octubre de 2010

Izanez ere, nahikoa genuen munduarekin






"Izanez ere, nahikoa genuen munduarekin. Zabaltzen ari zen gure aurrean, indi oilarraren isatsa bailitzen, eta mila kontu berri erakusten zizkigun egunero; eta are eta gehiago agintzen, gainera, etorkizunerako. Zer ote zen mundua? Ezinezkoa zen jakitea, baina haundia behintzat bazirudien; amaierarik gabea denboran eta espazioan. Hori zen gure irudipena, eta horregatik ziren hain luzeak idazten genituen gutunen helbideak. Zeren postariari ez baikenion, eman dezagun, lehengusuaren izena eta huria bakarrik adierazi nahi izaten; ondo markatzen baikenuen, baezpare, huria zein probintziatan zegoen, probintzia hori zein naziotan, eta nazioa zein kontinentetan. Eta azkenean, hori ere bai, leku guzti hauek Lur planetaren baitan zeudela adieraziz erabakitzen genuen arazoa. Postaria ez zedila, gero, galaksiaz okertu"

Bernardo Atxaga, Obabakoak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario