lunes, 6 de septiembre de 2010

XVII





Baina izan ziren
erabateko galtzaileak ere
errukirik gabeko jainko batek
zoritxarren liburuan azpimarratu zituenak.
Ohartu ziren arrotza zela beraien zortea
arerio baten aginduak zapaltzen zituelarik.
Haiek, desziurrean galduek
babesik gabe iragan zituzten egun eta lanorduak
esparru gizakorretatik herbesteratuak,
eta nehork ez zuen jakin zergaitia esaten
nondik, norengandik hainbeste irain,
izan zirela dakigu, ez besterik
eta espantu mugagabe hartatik
ez zela itxaropenaren lits bakar bat ere salbatu.
Karriketan galtzen ziren itzal iheslariekin
joan ziren egoitza ilunetara
izenik gabe, hilarririk gabe
ketan, hautsetan galdu ziren
betirako, betirako, betirako.

Xabier Lete
Egunsentiaren esku izoztuak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario