Atzera edo aurrera
ezker edo eskuin
gora edo behera
egiten zuten
denek
herentzian hartutako
herentzian utziko zuten
bulkadak
jarritako tranpan
den denek
atzera edo aurrera
ezker edo eskuin
gora edo behera
Norabide bat bestea
baino
nahiago izateagatik
zatitzen zuten
berdina zena
diagonala zein bertikala hartu
atzera edo aurrera egin
eskuma zein ezkerretara jo
herentzian hartutako
herentzian utziko zuten lekuan
geratzen ziren beti
zirkuluak egiten
ezinbestekotzat zituzten
betiko zirkuluak
Konturatu zen batek
esan zidan
- haizea mugitu
hori da egiten dugun dena
egin gabe
ezin utzi daitekeen
putzara
Liese
Ba bai hor gabiz zirkuluak egiten, haizea mugitzen baina batzutan haize mugimendu hori zugaz armonia utza bihurtzen denean, munduko energia guztiek parte hartzen dute dantza horretan ez da munduan bulkada handiagorik, horrek eramaten zaitu zoriontasunaren besoetara, bertan dantzan jarraitzea hori da etengabe mantendu behar dugun helburu bakarra herentzian hartu eta utz dezakegun geroa alda leikena.
ResponderSuprimirOso ondo Liese. Segi, hain berezia zara, hunkitu egiten nauzu.
Gure esperientzia bai aldatu leike egia da, zirkuluak egiten pertsona asko dira zoriontsu eta batzuetan gara. Baina esentzia bera ez du horrek aldatzen, historia guztia bola urdin honetan gertatu da eta unibertsoari ez zaio ilerik mugitu... Nire begietatik ikusten dena da klaro, espiritualitatea landu beharko dut :P
ResponderSuprimir