Inork ez dizu ulertzen,
marmar egiten baduzu ere,
eta hortxe dago zure handitasuna.
Inork begiztatzen ez duena duzu ikusten,
agerian egonik ere,
eta hortxe dago zure orijinaltasuna.
Inor bezala inmolatzen zara,
behar den beste,
eta hortxe dago zure benetakotasuna.
Jarkiten zara, eta ez da gutxi,
inork egiten ez duen bezala,
eta hortxe dago
zure patua...
Eta, noizbait eskailerarik ez bazenu
zure burura igoko zinateke.
Badakit.
Mitxelko Uranga
Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak
Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada