Lautada zuri hauetan dut
nire bigarren gorputza
erditik bi egiten nauen
ultz hiztuna
ultz hiztuna
Bipedo bertikalen munduari
ezin
eta
paret zuri inerteei
grafitoa botatzera agertzen den
narraztian
nire beste kabia
Ezintasun horizontalekin behar dut inguratu
ezleku zuri ausenteetan
zelulosa gorrei eman
belarriek entzun nahi ez dutena
Ezizate
ustez
antzu
honetan
irrealitateak albaintzen ditut lerroka
atzera egin ezina den
errealitateari estalkia
josteko orrika
josteko orrika
Existentzia diglosikoa
eskuratu nuen zozketa batean
eta ez da zama
txikia
beraz
Eman arkatz bat
eta itxi atea
bidimentsionala izaten
geratu nahi dut
borragoma erabili daitekeen
mundu zuzen honetan
Liese
Irudia: Jacek Yerka

Lortu dugu zure jarraitzaileek zu animatzea edo azterketek zure produktibitatea ere esponentzialki hastea dakarte? Jejeje ;)
ResponderSuprimirOso ona gaurkoa, benetan ona :)
me ha dau... pasatuko zait :)
ResponderSuprimirNo way! Ez dadila pasa eh!!! Me gustas más así =D Juas juas!!
ResponderSuprimirPasatuko zait? Zer elgorrixe dakazu ala?. Existentzia diglosikoa aukeratu nuen zozketa batetan. Yogako masuk esaten dabe behin de berriz etortzen garela zezozer ikasi beharra daukagulako. Arkatz bat eta borragomiaz ondo neu be, bañe ez dau funtzionaten, bide guztiak jorratu beharko ditugu txarto egin dakoak edo ulertutakoak gainditu arte, asike nik neuk Mari poppinsen poltsi solta orduko, no te digo los viajes me tocará hacer.
ResponderSuprimirNire moduko jende simplintzako idatziko dozu zeozer erraztxuago ez da Liese? Nire ulermen apalean gustatu zait oraingo hau eta mesedes segi noizbeinka holako karamelotxu bat ipintxen. Musu asko. Lur
Anything for you ofcourse. Baine kostakoazta ze simpletasunak lan asko ematen du eta :).
ResponderSuprimirYogako maxuk esatendabena metafora politxe baine me cuesta creer :) neuk be pare bat biaje baino gexa gaztakotxuaz... ikusikoaz ostabe ordun ;)
Thankx both of you for your words.