domingo, 13 de junio de 2010

Berdin dio




Berdin dio
zure begien koloreak.
Berdin dio.
Berdin dio
zure galtzak duen zimurrak.
Berdin dio,
berdin dio.
Berdin dio
ekarriko zaituen autobusaren matrikulak.
Berdin dio zure irribarreak.

Baina berdin dio orobat
zu nor zaren ere,
berdin dio, berdin-berdin dio,
eta horixe da min ematen duena,
min berdin ez diona,
min guztiona dena,
min mina, min lehenetan lehena,
min mina, min azkenetan azkena,
min dena gure egiazko barrena,
min zer garen benetan dioena,
minaren min, minik minena
muinaren muin, muinik muinena,
errai bizi, gu zin-zinez garena.

Juan Luis Zabala





2 comentarios:

  1. Blogerrek plantilla berriak jarri ditu eta ezin bakean utzi... Procrastination power!!!

    ResponderEliminar