lunes, 3 de mayo de 2010

Zeharka



Zeharka bizi naiz,
gogo guztiak zintzo hezita,
grina guztiak txarrantxaz hesituta.
Errunduntasuna harri eta zalantza porlan
duen horma garaia gainditzera
derrigortuta erabaki bakoitzeko,
ezkerretara jo aurretik
eskuinari muin egitera,
eskuinetara jo aurretik
itzuliko naizela promesa egitera.

Ezin naiz zuzenean bizi,
gauzekin eta pertsonekin
bat-batean bat eginez,
izan naizenaren eta
nigandik espero denaren
zama txepeltzailetik libre.

Eta honezkero zaila aldatzea.
Eta honezkero ahaleginduta ere alferrik.
Eta honezkero, zuzen-zuzenean, ezta nahi ere.


Juan Luis Zabala, Inon izatekotan




No hay comentarios:

Publicar un comentario