jueves, 6 de mayo de 2010

Hobeak



Sexua 
Eman
Eta orain (arte) irentsi duzun guztia
ezagutaraziko dizut.
Jakiak 
eman
Eta orain (arte) bete duzun lan osoa
ebatsiko dizute
Ahaleginank 
eman
Eta orain (arte) jaso duzun laztan oro
galduko duzu
Zer da
musu  bat
hamaika 
txanponaren truke?
Autoak, sexua, etxeak, sexua, isiltasuna, etorkizuna
Erosi.
Armak, sexua, lanpostuak, sexua, ospea,
Salbazioa.
Saldu.
Saldu eta hartu.
Eman.

Horixe bera guztia baino
askoz
hobeak dira
Harriak.


Mikelats Gorroto



No hay comentarios:

Publicar un comentario