miércoles, 26 de mayo de 2010

Do not stop the music




Zure hanketan
ikusi nuen behin nire etorkizuna.
Eta jarraitu egin nizun pausu bakoitza
noranzkorik gabeko
lilura hutsean

Bidean axiomak batzen etorri naiz
maitasun honen teorema lantzen
Huskeriak
zure hanken tenpoa baita
gu denak herrestan garamana

Zirkulu kontsentrikoetan
nabilkizu segika
nigan giltzapetu zaituen
bide borobilduan
hasiera nun zen
bukaera nun egin
aspaldi baztertuta
bueltaka nabil
balseatzen
zure inguruan
dantzatzeko konpas bat
aurkitu nuen

Musikarik gabe
zu gabe
zerri emango diot
nire zirkunferentzia.


Liese




2 comentarios:

  1. Bufff, honekin maitemindu naiz, benetan. Ni ez naiz ona metaforak egiten, eta ezin dut azaldu irakurtzeak sortu didan eragina... ixilik adierazten dut hobeto. Ea maizago jartzen dituzun hemen zure maisulanak. Behar ditut eta ;)

    ResponderEliminar
  2. Gorritu nazu :). Pozten naz hitzek zerbaiterako balio izan badizute :) Thankx

    ResponderEliminar