miércoles, 24 de marzo de 2010

Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak





Zuritu beharreko patata hau ez da kriptograma hutsa, metaforek tuberkuluaren errizometatik zehar bidaiatzen badute ere. Bukatugabeko artelana da, ez autoreak bukatu ez duelako, hamaika forma ezberdin hartu ditzakeelako baizik. Bat ez den bat da, bidai kaleidoskopikoa, bidai eskizofrenikoa, nahi bada.
Mitxoleta gorrien xarma beldurgarri pozoitsua da, elektrizitatearen fluxu pizgarria, koleopteroen bakardadea desertuan. Gorputzik gabeko mamua da, jaioberriaren lehenengo berba, hontzaren ulua egunsentian…


Hontza uluka egunsentian,
ikazkina, ordea, harrika,
airean zuloak egin nahian.
Baina, ez du aienerik entzuten,
soilik hontzaren ulua,
eta harriak galtzen dira
ortzian zehar.
Hontza uluka,
mamuak inguruan,
sentimendu metak sutan.
Desagertu dira umeen algarak,
maitaleen musuak,…
soilik, hontza uluka.

Mitxelko Uranga

No hay comentarios:

Publicar un comentario