miércoles, 13 de enero de 2010

Udaren amaitzeak



II

Udaren amaitzeak
gertakizunen ibilbide ohikoa
birreraikitzen du.
Malenkoniatsua da itzulera
diogu, bihotza kizkurturik,
baina han, usadioaren egoitzetan
ohikeria epel  blaigarriak
itxaroten digu, ezaguna, etxekoia,
egia esanen bagenu
arimarentzat hain konformagarria.
Errepikapenak sosegua baitakar
urduritasunean trabatutako
bihotzera, adimenera.

Xabier Lete
(Egunsentiaren esku izoztuak)



No hay comentarios:

Publicar un comentario