martes, 6 de octubre de 2009

Biziraun








Ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz kafetegi barrura sartu, lekua hartu eta nire ingurura begiratzen jarri naiz bikote bat muxuka mundua desafiatzen bizitza xurgatzen muxuz-muxu maitasuna puzten ez dute besteentzako lekurik apenas uzten telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz... Nahiz eta albisteek, berri guztiek, berri gehienek hortzak erakusten dioten zorionari, zorion apurrari Sanzek ezetz, ezetz euskarari hiru palestinar zulora, real madrilek gola arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun

eta galdetzen dut zer ote den hau bizi ala iraun, bizi ala iraun, biziraun zu barik

Noizean behin barregin bakoitzak bere ikarak gordetzen ditu berekin halakoak gara ezinegona, zulo sakona sentitzen dudana ez da batere ona

batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz gaizki nabilela ohartzen naiz kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...

Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura altxa aingura eta bakarrik atera nahiko nuke kanpoko mundura baina kosta egiten zait, kosta egiten zait, bai ta ez naiz ari, ez naiz ari damu eta erruei buruz hainbat zauri irekirik ditut horixe da dena, barkatu

Behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke jakiteko behingoz ni sufritzen ari nintzen bitartean zu zertan ari zinen zertan ari ote zinen

Dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut




No hay comentarios:

Publicar un comentario