jueves, 18 de junio de 2009

Ez niokeen barkatuko.




Zazpi gizon ginen kafetegian, eta emakume bakarra. Bakoitza bere txokoan zegoen, bakarrik eta isilik. Emakumea ilehoria zen, 30 urte ingurukoa, begizulo ilunak zeuzkan, zigarroa erretzen zuen ezpain lodiekin, interesgarria zirudien. Nabilen lekuetan emakume interesgarri baten presentzia detektatzen dudanean hobeto sentitzen naiz, ez hain bakarrik.
Bat-batean gizonotako bat emakumearengana hurbildu da. Denok begiratu diogu, ligatzen hasiko ote den pentsatuz. Sua eskatu dio. Neskak eman dio. Eta gizona bere lekura itzuli da. Ez niokeen barkatuko misterioa isiltasunarekin nabarmentzen zuen emakumea hizketan hastera behartu balu.

Pako Aristi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario