miércoles, 17 de junio de 2009

Egia Osoa.


Ez dizuet inoiz ere egia osoa esango, egia guztia, zeren hala egingo banu defentsarik gabeko ume negarrari, erridikulu eta egoista ikusiko zenukete, egiarik zintzoenak esateko plantan gezurra esaten ari izan zaizuena gainera. Ez litzatekeela bidezkoa deritzot, nahiz eta aproba egiteak behin baino gehiagotan tentatu izan nauen. Suizidioaren atarirako erreserba egokia bide da hain estu gordetzen dudan egi oso hori, alabaina, are suizuidioaren atarian ere ez nintzateke apika egia osoa esateko gauza.

Juan Luis Zabala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario