martes, 19 de mayo de 2009

Xabier Lete- Ni naiz.



Ni naiz
erreka zikinen iturri garbiak
aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz
kaleetan zehar neguko eguzkitan
lanera dijoan gizon bakartia.
Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaska legorra,
ni naiz
pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien
arrazoi gordea,
nora ote dijoan denbora aldakorrak
daraman bidea.

Ni naiz
borrokaren erdian ilunpetan etsita
amur ematen duen pizti beldurtia.
Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia.
Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena,
ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarra.

Ez zaidazu galdetu...Ni naiz
Erreka zikinen iturri garbiak
Aurkitu nahi dituen poeta tristea

Ni naiz kaleetan zehar
neguko eguzkitan lanera dihoan
gizon bakartia

Ni naiz
Hostorik gabe gelditzen ari den
ardaska lehorra

Ni naiz
pasio zahar guztiak
kiskali nahi dituen bihotz iheskorra

Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea

Ni naiz
Burrukaren erdian ilunpetan etsita
amur ematen duen pizti bildurtia

Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia

Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena

Ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarrak

Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea

Ni naiz
txori heglari bat lurtasun zabarrari
etsipenez loturik dadukan katea

Ni naiz
beste asko bezala neguko eguzkitan
hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia

Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaxka lehorra

Ni naiz
pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen
bihotz iheskorra

Ni naiz
txori hegalari bat lurtasun zaharrari
etsipenez loturik dadukan katea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario