Etxe horiek guztiak
xume-xume
behetik gorantza
lehio txiki fluoreszentez
bata bestearen ondoan
ia zulo ilunik utzi gabe josiak.
Ama bat, aita bat, umeak...
poz, arazo, min, nahigabe
andana metroo karratuko.
Maitasun ttiki hori guztia,
estu pilatua, miresten dut
ataritik gora begira,
urruneko tribuen
ohitura zaharrak
ilbeterik biribilena
edo zerurik izartsuena
baino askoz gehiago.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada