lunes, 6 de abril de 2009

Lile



Hainbeste indarrez pentsatu nuen zugan
hainbesteko intentsitatez gogoratu zintudan
ezen eta ez dakidan nola ez zinen konturatu
ezen eta ez dudan ulertzen nola ez zenuen

zeuden urrutiko leku hartan
ezer sentitu

esaidazu
ez al zen ur olatutxo bat harrotu laku batean bazeunden
ez al zen ume bat kantuan pasa hiri batean bazeunden
ez al zen lehiotik haize boladatxo bat sartu ohean

bazeunden
esaidazu
ez al ninduzun parekoaren begietan ikusi beste batekin

bazeunden

Peru Magdalena-
Lile.





0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada