domingo, 26 de abril de 2009

Izarak




 
Ohe bazterrean besarkatu ginenean
maitasun poema bat eskatu zidan.
Izterrak ene giltzurrunen inguruan
hestutu zituenean maitasun poema bat eskatu zidan
berriro.
Zer egin? Poeta ofizioa ez da erreza,
Rainer Maria Rilkek
poesia odolezko izerdia dela
esaten zuen
zertarako ekarri izua eta ikara
izara artera...
Larruak ematen duenarekin aski da,
eta dena dela
larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain
poetikorik behar.
Biluzten bagara errazagoa da.






 

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada