lunes, 20 de abril de 2009

Isitasuna



 
Lau urtez egon nintzen maiteminduta.
Institutura sartu nintzenetik
atera arte,
maiteminduta egon nintzen
neska hari.
Ezer esaten ausartu gabe
Epe hura bukatzera zihoan, ordea.
Ikasketa unibertsitarioak
hiri ezberdinetan
egin behar genituen.
Bukaera eman behar izan nion
lau urteko maitemin gozoari,
maitemin neureari.
Ni ere maitemindu nintzen
lehengo urtean,
erantzun zidan.
Maitemminduta egon nintzen
mutil hari, zuri,
ezer esaten ausartu gabe.
Orain berandu zen esan zidanez,
hoztu egin zitzaion
nik zapi berotan gorde nuen lilura hura.
NORK ESAN ZUEN
ZEIN SASIKUME ZAPUTZEK
ISILTASUNA HIZKUNTZA BAT
DELA?



Pako Aristi.


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada