martes, 31 de marzo de 2009

Esklabu erremintaria



Sartaldeko ohianetan gatibaturik
Erromara ekarri zinduten, esklabua,
erremintari ofizioa eman zizuten
eta kateak egiten dituzu.
Labetik ateratzen duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek kateak hauts ditzaten,
bainan zuk, esklabu horrek,
kateak egiten dituzu, kate gehiago.


Joseba sarrionaindia



0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada